Ingredientes
- Baserriko oilasko bat (1,200kg)
- Oliba olioa: litro erdi
- Berakatz buru bat
- Limoi bat
- 2 kipula handi
- 2 pipermorro handi
- 6 piper berde
- 6 tomate (ondo helduak)
- Gatza
- 2 hirugiharre-xerra
Método de preparación
- Oilaskoa ondo garbitu ondoren, gatza bota eta limoi erdi eta berakatz atal batzuk sartu barruan.
- Labeko erretilu batean oilaskoa, pipermorroak, piper berdeak eta tomatea ipini, gatza eta olio txorrotada bat bota eta labean sartu su handitan (175º-tan ordu bete bat). Noizean behin ura edo salda pitin bat bota ez lehortzeko.
- Sartutako barazkiak egin ahala atera eta erretilu batean gorde, oilaskoak denbora gehiago beharko du eta.
- Kazola batean, su motelean, olioa eta kipula laukitxotan moztuta jarri bigundu arte. Ondoren, gordetako barazkiak (tomatea, piper berdea,…) zuritu eta zati luzeak eginda gaineratu.
- Azkenik oilaskoa labetik atera, azpil batean jarri bere zukuarekin eta alboan piperrak eta hirugiharre prejitua ipini.
Autor
Arrano Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.