Inicio  >  Carne  >  Saiheski errea parrilan

Saiheski errea parrilan

Saiheski errea parrilan
Saiheski errea parrilan prestatzeko errezeta.

Osagaiak:

  • Txahal saiheskia
  • Litro bat ur
  • Porru bat
  • 10 berakatz-buru
  • Kipula bat
  • Pipermin zati bat
  • Zankarroi-hezur bat
  • Kopa bat koñak
  • Kopa bat ozpin
  • Gatza: 100gr

Egiteko era:

  1. Apailua egiteko ur litro batean egosi porrua, kipula, azenarioa, hiru berakatz-buru, pipermina eta hezurra. Ordu erdi batez egosi ondoren, hozten utzi. Ondoren likidoa litro bateko botilara iragazi eta koñak eta ozpin kopak, txipitutako zazpi berakatz-buru eta gatza gaineratu. Dena ondo nahastu. Zortzi eguneko aurrerapenaz prestatu, egunero eraginez.
  2. Saiheskiarentzat egur-ikatza erabili eta ordu erdi lehenago piztu sua. Parrilaren altuera eta garrararen kontrolaren arabera, 25/30 minututan saiheskia gertu dago.
  3. Mahairatzeko, saiheskia zatitu eta apailua gainetik bota.

Egilea

Zubillaga Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.
 
Escrito por Elkargest

ELKARGEST es un programa vivo, que se completa y mejora teniendo en cuenta las recomendaciones de los usuarios. De esta forma, con la experiencia adquirida desde el año 2000, y gracias a la relación mantenida con nuestros clientes, hemos logrado un producto para uso general y a la vez fácil de manejar.

Deja un comentario

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies