Osagaiak
- Bakailao apurtua (desmigado): 500gr
- Tipula bat
- Arrautzak: 6
- Oliba olioa: Txorrotada
- Perrexil birrindua
Nola prestatu
- Zartagin on batean olio txorrotada bota eta su eztitan berotzen jarri. Tipula txikitu, eta ondo bigundu oliotan.
- Bakailaoa aurrez gezatua egon behar da. Tipulari gehituko diogu, aurrez zati txikitan moztuta. Bere gelatina askatuko du bakailaoak.
- Ontzi batean 6 arrautzak batitu, eta zartaginera bota aurretik perrexila gehituko diogu bakailaoari. Egurrezko koilare batekin arrautza eta bakailaoa ondo nahastu. Arrautza egin denean erretilu handi batera atera.
Egilea
Pago Uso Elkartea. Oñati.