Inicio  >  Pescado y Marisco  >  Legatz Betea

Legatz Betea

Legatz betea
Legatz Betea prestatzeko errezeta.

Ingredientes

  • 4 kilo inguruko legatz bat
  • 2 arrautza egosi
  • Ilarrak: 200 gr
  • Txanpinoiak: 200 gr
  • York urdaiazpikoa: 100 gr
  • Ganbak: 200 gr
  • Gurina: 50 gr
  • Irina: 50 gr
  • Litro erdi esne
  • 2 limoi
  • 6 otarrainska
  • Arrain-salda

Método de preparación

  1. Legatza garbitu eta erditik ireki ondoren bete egiten da.
  2. Betekina egiteko, berriz, kazola txiki batean gurina jarri eta urtu; ondoren irina gaineratzen zaio, suestitzen utziaz.
  3. Gero esnea bota eta loditzen utzi (Bechamel).
  4. Guzti honi aurrez egositako ganbak, ilarrak, arrautzak eta York urdaiazpikoa gaineratu eta betekina osatuta dago.
  5. Legatza ireki ondoren, betekina sartu eta listari batekin lotu.
  6. Labea berotu eta legatza plaka batean jarri eta labera sartuta gero olio pixka bat, bi limoiren zukua eta arrain-salda bota.
  7. Azkenik, saltsarako arrain belute bat egiten da irina, gurina eta arrain-salda nahastuta.
  8. Legatza ondo egiteko 30-40 bat minutu behar dira.

Autor

Oinarri Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.
 

Etiquetas

Legatz betea
Escrito por Elkargest

ELKARGEST es un programa vivo, que se completa y mejora teniendo en cuenta las recomendaciones de los usuarios. De esta forma, con la experiencia adquirida desde el año 2000, y gracias a la relación mantenida con nuestros clientes, hemos logrado un producto para uso general y a la vez fácil de manejar.

Deja un comentario

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies