Ingredientes
- Legatz solomoak
- Berakatza
- Perejila
- Sagardoa
- Nata likidoa
- Patatak
- Txanpinoiak
- Gurina
- Gatza
Método de preparación
- Legatz solomoa garbitu, lehortu eta gorde.
- Patatak zentimetro bat inguruko txirrindolatan ebaki.
- Labeko plaka bat gurinarekin igurtzi.
- Plaka barrenean patatak jarri, gatzitu eta beroegi izan gabe labera sartu 5 bat minutuz, arraina gertatzen den bitartean.
- Plaka atera ondoren, legatza gatzitu eta gainean jarri.
- Berdin egin berakatz xehe, txanpinoi eta perejilarekin.
- Dena sagardoarekin sueztitu eta 15 bat minutuz erre.
- Ateratzeko 4 bat minutu falta direnean, nata likidoa bota.
- Mahairatzeko prest dago.
Autor
Haitzalde Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.