Ingredientes
- 4 madari handi
- Azukrea: 200 gr
- Margarina: 100 gr
- Basokada bat ardo zuri
- 4 arrautza
- Litro erdi esne
- Kanela
- 2 goilarakada bainila
- Limoi bat
- Maizena goilarakada bat
Método de preparación
- Labeko erretilu batean madariak, ardo zuria, kanela zati batzuk eta margarina ipini eta labean sartu 150º-tan.
- Noizean behin erretiluan egingo den salda madariei gaineratu goilara batekin.
- Kazola batean azukrea (100 gr.), esnea, kanela, bainila eta bi limoi azal-zati irakiten jarri.
- Bitartean, ontzi batean lau arrautzen gorringoak, maizena eta esne hotz pitin bat irabiatu eta irakiten dagoen esnea, txano batean pasatu ondoren, ontzira bota.
- Dena ondo nahastuta gero, berriro kazolara bota, bi minutuz irakiten utzi eta ontzi batera atera hoztu arte.
- Aurkezteko, beste ontzi batean krema hotza jarri, gainetik madari beroak bere zukuarekin eta azkenik kanela zati batzuk edertzeko.
Autor
Arrano Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.