Ingredientes
- Egositako barazkiak: lekak, azalorea, espinakak
- Prejitutako barazkiak: perejila, apioa, espinakak
- Saltsa: oliba olioa, berakatza, urdaiazpikoa, barazki-salda, tipuleta, tomate egina
- Arrautzeztutako barazkiak: alkatxofak, erremolatxa, zerba-penkak, zainzuriak
Método de preparación
- Egosiei dagokionez, bakoitza bere aldetik egosi eta salda gorde.
- Prejituetan, olioa berotu denean bota eta irakiten hasten direnean atera.
- Saltsa egiteko, berriz, tipuletak prejitu eta, apur bat gorritzen direnean, berakatza eta urdaiazpikoa bota. Erregosi eta barazki-salda gaineratu bi tomate goilarakadakin.
- Arrautzeztatuetan, irin eta arrautzetan pasatu eta prejitu.
- Mahaira ateratzeko, era honetan ipini saltsa gainean: lehenengo egosiak, gero prejituak eta arrautzeztatuak azkenik.
- Irakin bat eman eta patatak jarri gainean zerbitzatu aurretik.
Autor
Berezao Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.