Ingredientes
- 8 bakailao-zati
- Litro erdi olio
- 5 berakatz ale
- Basoerdi bat ardo txuri
- 6 piper berde (txikiak)
- 6 patata
- Perejil apur bat
Método de preparación
- Lurrezko kazola batean berakatz ale xehetuak bota eta oliotan gorritu.
- Ondoren barakatza atera eta gerorako gorde.
- Olioa hozten utzi.
- Bakailao zatiak jarri eta, azala gora begira duela, 20 bat minutuz eduki.
- Buelta eman eta berdin egin beste aldearekin.
- Bakailao egin ondoren, platera edertzeko, aurrez txirrindolatan prestatutako patata erreak, piperrak, ondo xehetutako perejila eta lehenago gordetako berakatza bota.
Autor
Gure Txoko. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.