Osagaiak
- Bixigu bat
- Bi Berakatz hagin laminatuta
- Pipermin gorri bat arotan
- Ardo txuriaren ozpina
- Oliba Olioa
- Gatz lodia
Prestatzeko era
- Bixigua garbituko dugu, eskamak eta tripak kenduta.
- Olioarekin igurtziko dugu bi aldetatik, eta gatz lodia gehituko diogu. Parrila altura ertainean jarrita, bixigua alde bakoitzetik 4 minutuz edukiko dugu. Gero atera eta erditik zabalduko dugu.
- Zartagin batean baratxuria eta pipermina gorrituko ditugu, gero bixiguari gainetik botatzeko. Minutu pare batez utzi, eta saltsa guztia hartu eta ozpinarekin batera emultsionatuko dugu. Saltsa hau gainetik botata aterako dugu mahaira.
Autor
Bergara eta Azkoitia artean dagoen Gorla auzoko Altzasu Elkartea.