Osagaiak
- 5kg txerri matraila, pertsonako 2
- Berakatz buru 1
- 5 porru
- 5 tipula
- 7 azenario
- Ardo beltz botila 1
- Oliba Olioa
- Gatza
Prestatzeko era
- Harategitik txerri matrailak garbituta ekarriko ditugu.
- Kazola zabal batean olioa jarri berotzen eta bertara berakatza bota, zapalduta eta azala kendu gabe, olioari zaporea emateko. Bertara txerri matrailak gehituko ditugu, aurrez gatza emanda, eta bi aldetatik ondo seilatuko ditugu su bizitan, berakatzak erre aurretik kenduko ditugu. Egin ahala erretilu batera aterako ditugu matrailak.
- Ondoren sua jaitsi eta olio bertara barazkiak zatituta gehituko ditugu, ez daitezela zati txikitan egon, bestela erre egingo baitira. Gatza gehitu eta dena biguntzen edukiko dugu, gero ardo gehitu eta pixka batean lurruntzen utziko dugu. Ondoren turmixarekin pasatuko dugu dena, eta saltsa horretara aurrez prestatutako matrailak gehituko ditugu. Saltsa horretan gutxienez 30′ edukiko ditugu, haragia ondo bigundu arte. Saltsako jaki guztien antzera, aurreko egunetik prestatzen badugu, hobea egongo da jateko orduan
Autor
Oñatiko Pago Uso Elkartea. Aitor Eizagirreren errezeta moldatuta
Buenos días.
Quisiera saber si los de ternera se cocinan de la misma manera.
Gracias.
Saludos cordiales.
Hola, sí, es la misma forma. Variará el tiempo de cocción al ser distinto tipo de carne