Osagaiak
- Bakailao tronzoak: 4
- Tipula: 1
- Piper berde handia: 1
- Piper gorri handia: 1
- Oliba olioa
Prestatzeko era
- Zartagin batean olioa berotu, eta juliana erara moztutako tipula, piper berde eta gorria bigundu bertan. Egindakoan oliotik atera eta gorde.
- Beste zartagin batean olio dezente jarri, eta oso beroa egon gabe bakailaoa gehitu, lehenengo azala beheruntz begira jarrita eta gero buelta eman, bere gelatina aterako du eta ondo ligatu.
- Zerbitzeko, bakoitzari bakaialo trontzo bat eta gainean piperrada jarriko diogu, aldamenean pil-pila norbere gustora jarrita.
Egilea
Oñatiko Pago Uso Elkartea.