Ingredientes
- 600 gramotako 4 zankarroi-txirrindola
- 2 kipula
- Porru bat
- 2 azenario
- Ardo beltza: 1 dzl
- Pattarra: 1 dzl
- Okela-salda: 3 dzl
- Oliba olioa: litro 1/4
- 4 goilarakada irin
- Gatza
Método de preparación
- Zankarroia gorritu bi aldeetatik irinetan pasatuta. Okela egin den oliotan barazki guztiak jarri 15 minutuz.
- Ardo beltza bota eta pattarrarekin sutu.
- Ondoren bi goilarakada irin eta okela-salda bota.
- Labera sartu zankarroia eta barazkiak ordu betean okela biguntzen den arte, eta gehiegi lehortzen bada okela-salda erabili.
- Okela atera eta harrizko kazolan jarri.
- Gelditzen den zukua iragazi.
- Pipermin beltzez ondu eta patata erreekin edertu.
- Gatza probatu eta kazola bertan atera.
Autor
Olabarrieta Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.