Osagaiak:
- 4 madari handi
- Litro 1/2 ardo beltz
- Litro 1/2 ur
- 8 goilarakada azukre
Egiteko era:- Lau madari hartu eta azala kendu kirtena mantenduz. Kazola batean ipini madariak eta estali arte ardoa eta ura bota, erdi eta erdi. Zenbat eta ardo hobea orduan eta ….
- Ondoren madari bakoitzeko bi goilarakada azukre bota; egosten utzi eta, madariak biguntzen direnean urazukrea egin gabe badago, atera madariak eta urazukrea utzi egosten norbere gustura sendotu arte.
- Platerera ateratzerakoan, madari bakoitzari urazukrea bota gainera eta, nahi izanez gero,
merenge eta mermelada pitin batekin eder daiteke.
- Lau madari hartu eta azala kendu kirtena mantenduz. Kazola batean ipini madariak eta estali arte ardoa eta ura bota, erdi eta erdi. Zenbat eta ardo hobea orduan eta ….
- Ondoren madari bakoitzeko bi goilarakada azukre bota; egosten utzi eta, madariak biguntzen direnean urazukrea egin gabe badago, atera madariak eta urazukrea utzi egosten norbere gustura sendotu arte.
- Platerera ateratzerakoan, madari bakoitzari urazukrea bota gainera eta, nahi izanez gero,
merenge eta mermelada pitin batekin eder daiteke.
Egilea
Pago-Uso Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.