Ingredientes
- Bizkotxozko tartarentzat:
- 6 goilardaka irin
- 6 goilarakada azukre
- 6 arrautza
- Legamia goilarakadatxo bat (hazkarria)
- Litro erdi esne
- 10 goilarakada azukre
- 5 goilarakada irin
- 2 arrautza gorringo
- 10 goilarakada azukre
- 5 goilarakada gurin
Pastelera Kremarentzat:
Mokarentzat:
Método de preparación
- Tarta egiteko, gorringo eta zuringoak bereiztu lehenengo.
- Gorringoak irabiatzen joan, poliki-poliki azukrea nahastuaz, pasta krematsu bat lortu arte.
- Irina legamiarekin nahastu eta zuringo pastari gaineratu. Zuringoak irabiatu harrotu arte, eta gehitu azpitik gainera nahastuaz.
- Molde bat irin eta gurinarekin igurtzi, krema bota eta labera sartu 180º -tan eta 35-40 minutuz.
- Pastelera krema egiteko gorringoak azukrearekin irabiatu eta kazola batean irina eta goilarakada bat esne gaineratu. Beste kazola batean gainontzeko esnea egosi.
- Sutatik kendu eta kremari nahastu.
- Berriz kazolan jarri eta su motelean mugitu bi minututan, loditu arte.
- Mokarentzat, azukrea berotu up apur batekin eta, kolorea hartzean, sutatik kendu eta gurinarekin nahastu.
- Zerbitzatzeko, tarta erditik ebaki eta pastelera kremarekin bete. Mauka pastelera bat erabiliaz, mokarekin edertu gainetik.
Autor
Berezao Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.