Ingredientes
- Kipula
- Berakatz freskoak
- Piper berdeak
- Txanpinoiak
- Piperminak
- Ganbak
- Txaka
- Gula
- Arrautzak
- Basokada bat ardo txuri
Método de preparación
- Kipula eta berakatza xehe-xehe egin.
- Su txikitan gorritu.
- Piper berdea zatituta bota eta 4 bat minutuz egin.
- Txanpinoiak ere bota, dena gatzitu eta ardo zuri baso batekin sutan eduki 8 bat minutuz.
- Ondoren ganba zurituak eta pipermina gaineratu eta nahastu.
- Txaka ondo xehetuta eta gulak bota, eta azkenik arrautza ere bai, poliki-poliki eraginez.
- Harrizko kazolan mahairatu daiteke perejil hauts apur batekin.
Autor
Haitzalde. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.