Inicio  >  Carne  >  Baserriko oilaskoa piperrekin

Baserriko oilaskoa piperrekin

Baserriko Oilaskoa piperrekin
Baserriko oilaskoa piperrekin prestatzeko errezeta.

Ingredientes

  • Baserriko oilasko bat (1,200kg)
  • Oliba olioa: litro erdi
  • Berakatz buru bat
  • Limoi bat
  • 2 kipula handi
  • 2 pipermorro handi
  • 6 piper berde
  • 6 tomate (ondo helduak)
  • Gatza
  • 2 hirugiharre-xerra

Método de preparación

  1. Oilaskoa ondo garbitu ondoren, gatza bota eta limoi erdi eta berakatz atal batzuk sartu barruan.
  2. Labeko erretilu batean oilaskoa, pipermorroak, piper berdeak eta tomatea ipini, gatza eta olio txorrotada bat bota eta labean sartu su handitan (175º-tan ordu bete bat). Noizean behin ura edo salda pitin bat bota ez lehortzeko.
  3. Sartutako barazkiak egin ahala atera eta erretilu batean gorde, oilaskoak denbora gehiago beharko du eta.
  4. Kazola batean, su motelean, olioa eta kipula laukitxotan moztuta jarri bigundu arte. Ondoren, gordetako barazkiak (tomatea, piper berdea,…) zuritu eta zati luzeak eginda gaineratu.
  5. Azkenik oilaskoa labetik atera, azpil batean jarri bere zukuarekin eta alboan piperrak eta hirugiharre prejitua ipini.

Autor

Arrano Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.
Escrito por Elkargest

ELKARGEST es un programa vivo, que se completa y mejora teniendo en cuenta las recomendaciones de los usuarios. De esta forma, con la experiencia adquirida desde el año 2000, y gracias a la relación mantenida con nuestros clientes, hemos logrado un producto para uso general y a la vez fácil de manejar.

Deja un Comentario