Osagaiak:
- Tamaina oneko untxi bat
- 3 kipula
- Kuartilo erdi ardo beltz
- Salda egiteko: hiru litro ur, kipula bat, bi berakatz atal, piper berde bat, gatza, oliba olio tanta batzuk, porru bat eta pipermin txiki pare bat
Egiteko era:
- Salda sutan ipini.
- Ondoren gatz pitin bat botata, untxia zartaginan apurtxo bat erre, oliotan bakarrik.
- Aurrez berotutako kazola batera aldatu, eta ardoa erantsi.
- Kipulak txipitu, gorritu, eta pure egin ondoren kazolara.
- Gero berdin egin saldako barazkiekin.
- Dena txukun nahastu, noizean behin salda-ura gehitu eta ordu t’erdian mahaira.
Autor
Makalena Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.