Osagaiak:
- Berakatz buru erdi bat
- Zopako (pistola) bat
- Litro 1/4 oliba olio
- 2 piper txorizero
- Salda egiteko: hiru litro ur, kipula bat, bi berakatz atal, piper berde bat, gatza, oliba olio tanta batzuk, porru eta azenario bana eta pipermin txiki pare bat
Egiteko era:
- Salda sutan ipini eta ordu bete inguruan eduki.
- Txipitutako berakatza olioarekin ipini kazolan gorritu arte. Zopakoa zatitua bota eta dena nahastu. Ondoren, txinotik pasatuta ur salda gaineratu.
- Zopakoa beratzen dagoenean, salda egiteko erabili diren barazkiak txipitu, oretu barik,
eta gaineratu. - Piper txorizeroak garbitu, aparte egosi eta pure egin ondoren, kazolan jarri hauek ere.
- Dena nahastu eta lantzean behin salda ur apur bat erantsi.
- Hiru ordu laurdenetan gertu dago, saldatsu eta ogia solte.
Egilea
Makalena Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.