Osagaiak:
- Hiru kilo inguruko legatz bat
- Perretxikuak: 200gr
- Ganba-buztanak: 200gr
- Urdaiazpikoa: 200gr
- Perejil xehea
Egiteko era:
- Osagai guztiak zatitu. Zartaginean pasatu olio pitin batekin.
- Legatzari hezurrak kendu eta gazitu ondoren, osagaiekin bete.
- Legatz osoa listari batekin lotu, betekina atera ez dadin. Ondoren aluminiozko tartera batean olio pitin bat berotu eta legatza jarri.
- Olio apur bat eta limoi-zukua bota gainetik. Labean sartu 200-220º-tan eta 12-14 minututan egingo da legatza.
- Zerbitzatzeko, arretaz ibili listaria kentzerakoan.
Egilea
Txantxiku Txoko Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.