Osagaiak:
- 6 arrautza
- 6 zopa-goilarakada azukre
- Kopa bat ron
- Gurina: 100gr
Egiteko era:
- Gorringoak eta zuringoak bereiztu eta irabiatu, azukrea nahastuaz.
- Gorringoa eta zuringoa harrotu direnean, harrizko kazola bat gurinez igurtzi eta gorringoa eta zuringoa bota bertara.
- Azkenik, labean sartu 175º-tan harrotu artean (10-15 minutu), rona gaineratu eta sutu ondoren, zerbitzatzeko prest dago.
Egilea
Txantxiku Txoko Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.