Osagaiak:
- Txerrikume bat
- Gatza
- Olioa
- Ura
Egiteko era:
- Labea ondo berotu ondoren, txarrikumeari ileak kendu.
- Barrutik eta kanpotik ondo gatzitu. Albal paperarekin belarriak estali.
- Labeko ontzian olio pitin bat jarri eta txerrikumea bere formara moldatu. Bi basokada ur gaineratu eta labean sartu tenperatuta epelean ordu eta laurden eta ordu t’erdi artean.
- Lehortzen ari dela ikusten bada, noizean behin ura gehitu. Ordu erdi ondoren, haragia apur bat gorritu denean, labea tenperatura altuenean jarri.
- Azala kirrikatzen denean, txerrikumea prest dago mahairatzeko.
- Prestakuntzan ez dago txerrikumea mugitu edo buelta eman beharrik.
Egilea
Zubialde Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.