Osagaiak:
- Txahal saiheskia
- Litro bat ur
- Porru bat
- 10 berakatz-buru
- Kipula bat
- Pipermin zati bat
- Zankarroi-hezur bat
- Kopa bat koñak
- Kopa bat ozpin
- Gatza: 100gr
Egiteko era:
- Apailua egiteko ur litro batean egosi porrua, kipula, azenarioa, hiru berakatz-buru, pipermina eta hezurra. Ordu erdi batez egosi ondoren, hozten utzi. Ondoren likidoa litro bateko botilara iragazi eta koñak eta ozpin kopak, txipitutako zazpi berakatz-buru eta gatza gaineratu. Dena ondo nahastu. Zortzi eguneko aurrerapenaz prestatu, egunero eraginez.
- Saiheskiarentzat egur-ikatza erabili eta ordu erdi lehenago piztu sua. Parrilaren altuera eta garrararen kontrolaren arabera, 25/30 minututan saiheskia gertu dago.
- Mahairatzeko, saiheskia zatitu eta apailua gainetik bota.
Egilea
Zubillaga Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.