Osagaiak:
- 4 errege-sagar
- Basokada bat ardo zuri
- Azukrea eta ura
Egiteko era:
- Sagarrak garbitu.
- Ondoren laberako balio duen ontzi baten jarri, azukrea bota eta ur eta ardo zuriaz estali.
- Labean sartu, erdi berotan, eta samurtu arte eduki.
- Ontzian atera den zukua gainetik bota eta jateko prest daude.
Egilea
Zubillaga Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.