Osagaiak:
- Arrautza dozena bat
- Azukrea: kilo bat
- Irina: kilo bat
- Limoi-tanta batzuk
- Goilarakadatxo bat royal
Egiteko era:
- Arrautza zuringoak ondo irabiatu harrotu arte.
- Ondoren, azukrea, gorringoak, limoi-tantak eta irina royalarekin nahasten zaizkio.
- Labea eta azpilak berotu eta hauek mantekaz igurtzi.
- Orea gertu dagoenean, azpiletan jartzen da, goilarakadatxoka gutxi gora behera.
Egilea
Santa Ana komentua. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.