Osagaiak:
- Gurina edo esne-gaina
- Irina
- Azukrea
- Bikarbonatoa edo royala
Egiteko era:
- Pisu edo neurri berdinean gurina edo esne-gaina eta azukrea jarri.
- Ondoren, ondo nahastu eta oreak onartzen duen adina irin gaineratu.
- Bikarbonato edo royal pitin bat ere bota.
- Orea ondo eginda dagoenean, mahai baten gainean hostore eran zabaldu eta nahi den formarekin moztu.
- Azkenik labean sartu eta ondo xigortu bitartean.
Egilea
Santa Ana komentua. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.