Ingredientes
- 4 kilo inguruko legatz bat
- 2 arrautza egosi
- Ilarrak: 200 gr
- Txanpinoiak: 200 gr
- York urdaiazpikoa: 100 gr
- Ganbak: 200 gr
- Gurina: 50 gr
- Irina: 50 gr
- Litro erdi esne
- 2 limoi
- 6 otarrainska
- Arrain-salda
Método de preparación
- Legatza garbitu eta erditik ireki ondoren bete egiten da.
- Betekina egiteko, berriz, kazola txiki batean gurina jarri eta urtu; ondoren irina gaineratzen zaio, suestitzen utziaz.
- Gero esnea bota eta loditzen utzi (Bechamel).
- Guzti honi aurrez egositako ganbak, ilarrak, arrautzak eta York urdaiazpikoa gaineratu eta betekina osatuta dago.
- Legatza ireki ondoren, betekina sartu eta listari batekin lotu.
- Labea berotu eta legatza plaka batean jarri eta labera sartuta gero olio pixka bat, bi limoiren zukua eta arrain-salda bota.
- Azkenik, saltsarako arrain belute bat egiten da irina, gurina eta arrain-salda nahastuta.
- Legatza ondo egiteko 30-40 bat minutu behar dira.
Autor
Oinarri Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.