Osagaiak:
- Pistola bat (zopako ogia)
- Porru bat
- Kipula erdi
- Sagar bat
- Azenario bat
- Arrautza egosi bat
- 3 berakatz-buru
- Hirugiharrea: 100gr
- Starlux (okela): erdi bat
- Gatza
Egiteko era:
- Kazola batean porrua, azenarioa, kipula eta sagarra egosi.
- Ondoren beste kazola batean, aurrez ateratako barazki saldarekin zopako zatitua egosten da;
starlux eta gatza gaineratzen zaio. - Zartagin batean berakatza eta hirugiharrea sueztitzen dira gorritu arte. Hau arrautza egosi txipituarekin batera berakatz-zopa egosiari bota.
- Guztia nahastu eta zerbitzatzeko prest.
Egilea
Zubillaga Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.