Osagaiak
- 2 kilo madari
- Aran beltzak: 300gr
- Orejoi sikuak: 250gr
- Ardo beltza
- Kopa bat Cointreau
- Kanela makila bat
- Azukrea
Egiteko era:
- Madariak garbitu eta zatitu ondoren, beste osagai guztiekin batera kazola batean egosten jarri.
- Ondo egosten denean, madariak iragazi eta konpotera batean ipini.
- Gelditu zaigun zukua edo likidoa suta urritzen utzi; mahaira ateratzeko orduan madariei gainetik bota.
Autor
Larrain Gain Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.