Ingredientes
- Baserriko Oilasko bat
- Botila bat sagardo
- 2 kilo sagar
- Kipula bat
- Berakatz ale bat
- Perejilla
- Kilo bat txanpinoi
- Hegazti-salda: litro erdi
Método de preparación
- Hegazti salda egin oilasko zati batzuekin.
- Oilaskoa erretzen jarrita gero, sagardoa, kipula julianan sagar-zati batzuk, gatza norberen gustura, berakatz mazpildua eta hegazti-salda gaineratu.
- Erre ondoren, saltsa iragazkitik pasatu eta beharrezkoa balitz maizena apur bat ere nahastu.
- Txanpinoiak, berakatza eta perejilarekin salteatu.
- Sagarrak aparte erre eta sagar-purea atera.
- Oilaskoa zerbitzatzeko, txanpinoiak eta sagar-purearekin edertu.
Autor
Berezao Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.