Ingredientes
- Arroza 100gr
- Limoi-azala
- Kanela-makila bat
- 8 laranja
- 14 goilarakada azukre
- Natilarentzat:
- – 4 goilarakada azukre
- – 4 arrautza zuringo
- – litro 3/4 esne
Método de preparación
- Laranja zukua. Ontzi batean, lau laranjaren zukua eta bere azal birrindua jartzen dira sutan. 4 goilarakada azukre bota eta irakiten jarri 15-20 minutuz, ura erabiliz hala behar balitz.
- Beste 4 laranjen atalak bota eta sutan eduki 10 minutuz.
- Natila. Arrautza zuringoekin azukrea irabiatu. Kanela-zati bat eta limoi-azalarekin jarri esnea irakiten su motelean. Txano batetik pasatu eta hozten utzi.
- Epeltzean zuringoak bota eta sutan mantendu loditu arte. Laranja-zuku erdia gaineratu eta egosi-puntu bat eman.
- Arroz-esnea. Kazola batean jarri sutan esnea kanela eta lomoi-azala. Irakiten hastean, arroza bota eta su txikitan nahastu.
- Ordu erdira azukrea bota eta eragin arroza lotindu ez dadin; beste ordu erdi batean utzi.
- Azkenik, falta den laranja-zuku erdia bota eta egosi-puntua eman.
- Epeldu ondoren, flan moldetan jarri eta hozkailura sartu.
- Aurkezteko, platerera atera arroz-esne moldeatua. Plater azala natilarekin estali eta laranja atalekin ertzak edertu.
Autor
Olabarrieta Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.