Ingredientes
- Bakailao freskoa: 3 zati
- Patata bat
- Potekada bat ilar
- Arrautza egosi bat
- Perejila
- Olioa
- Berakatza
- Gatza
Método de preparación
- Patata txirrindolatan ebaki eta oliotan prejitu.
- Harrizko kazola batean, olioa eta berakatza jarri gorritu artean; sutatik atera eta epeltzen utzi.
- Olioa epeldu denean, bakailao-zatiak ipini eta kazolari eragin gelatina atera bitartean.
- Gatza bota ondoren, alde bat egitean, buelta eman eta azpikaldean aurrez prejitutako patatak ipini. Hau gelatina ateratzea asko kostatzen delako egiten da eta gainera patatek saltsa loditzeko balio dute.
- Azkenik ilarrak, azala kendutako ganbak, zatitutako arrautza egosia eta perejila bota eta su txikitan eduki, bakailao egiten joan dadin.
Autor
Kurtze Baltz. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.