Ingredientes
- 4 arrautza
- Irina: 125 gr
- Goilarakadatxo bat royal
- Azukrea: 100 gr
- 3 kiwi
- Mozkortzeko urazukrea:
- kiwiak
- ura
- kanela-hautsa
- limoi-azala
- azukrea
- esne-gain harrotsua: basokada bat
Método de preparación
- Labea 200º-tan jarri eta moldea gurinez igurtzi.
- Zuringoak gorriengoetatik bereiztu eta harrotu; azukrea bota eta nahastu.
- Ondoren, irina eta royala bota ontxi batera eta behetik gora nahastu, zuringoak jaitsi ez daitezen.
- Orea moldean jarri eta poliki poliki luzatu, kolpeak emanaz, haize-boltsak kentzeko.
- Honela, labera sartu eta 200º-tan eduki 5 minutuz, eta igotzen hastean, beste 20 minutuz 150º-tan. Zeharka orratz batekin zulatu eta garbia ateratzen bada labea itzali, atea erdi-zabaldu eta epeltzen utzi.
- Bizkotxoa erditik ebaki eta, ura irakiten daukagularik, urazukrearen osagaiekin batera hauxe egin: bi kiwi zuritu eta xehetu, lau goilarakada azukrerekin ontzi batean loditzen jarri eta ondoren bizkotxoa bete.
- Esne-gaina harrotu eta berarekin bizkotxoa estali.
- Azkenik, xehetu gabeko kiwiarekin edertu.
Autor
Kurtze Baltz. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.