Ingredientes
- Beratutako 9 bakailao-zati
- 3 berakatz ale
- Kipula handi bat
- 3 piper berde
- Esne-gain likidoa: 100gr
- Ura: litro t’erdi (basokadatan)
- Tomate-pote txiki bat
- Olioa
Método de preparación
- Kipula, berakatza eta piper berdeak xehe-xehe egin eta harrizko kazola batean sueztitu.
- Ondoren bakailao-zatiak jarri, azala gora begira dutela.
- Esne-gain likidoa eta ura bota eta dena ondo nahastu minutu batez.
- Tomate egina bota gainera.
- Sutan eduki 20-30 minutuz noizean behin eraginez, saltsa berdinduta geldi dadin.
Autor
Nekazarien Elkartea. Oñatiko elkarteen errezeta liburua. Laixan Elkartea Oñati.